KOLONBIA IZAN DA MAHAI TENISEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAKO IRABAZLEA

2024/09/17
KOLONBIA IZAN DA MAHAI TENISEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAKO IRABAZLEA
Euskal Selekzioaren B taldea izan da txapeldunorde

Mahai teniseko Nazioarteko Txapelketa ospatu zen asteburuan Irunen, Sonia Etxezarreta instalakuntzetan. Goi-mailako Argentina, Kolonbia eta Euskal Selekzioko jokalariak egon ziren lehian eta azkenik, kolonbiarrak izan ziren garaile. Euskal Selekzioaren B taldea berriz, txapeldunorde izatea lortu zuen. Leire Gerenabarrenak erran bezala, giro ezin hobean joan zen txapelketa eta berriz ere horrelako txapelketak Irunera ekartzea espero dute.