KLARA OLAZABALEK ZILARRA ESKURATU DU PATRUILETAN

2021/09/23
KLARA OLAZABALEK ZILARRA ESKURATU DU PATRUILETAN

Bratislava jokatzen ari diren Munduko Kopako seigarren jardunaldian, taldeka, lehen zilarra eskuratu du Klara Olazabalek.

Modu onenean hasi du Bratislavako Munduko Txapelketa Klara Olazabalek. Lehen egunean, taldekako edo patruiletako modalitatean, Miren Lazkano donostiarrarekin batera zilarra eskuratu du. Soilik Txekiar Errepublikako taldeak euskaldunen denbora hobetu zuten, segundu batean besterik ez.

Elosegi eta Crespo lehen hamarren artean. 

Ander Elosegi eta Joan Crespo Bratislavan dira ere eta taldekako txapelketan lehen hamar sailkatuen artean kokatu dira. Joan Crespok hamargarren postuan bukatu du lan saio, Pau Etxanizekin batera eta Ander Elosegik zortzigarren postuan bukatu du jeitsiera.