KLARA OLAZABALEK ZEELANDA BERRIAN ZILARRA ESKURATU DU
Zeelanda Berrian jokatu berri den Slalomeko openean, Santiagotarrak klubeko Klara Olazabalek zilarrezko domina eskuratu du eta Tokiko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko helburuan dabil
Asteak daramatza Klara Olazabal Zeelanda Berrian slalomeko entrenamenduak egiten, izan ere, Tokiko Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko helburuan dihardu. Bertan jokatu den Slalomeko Openean parte hartu du eta izugarrizko emaitzarekin hasi du Olinpiar Jokoetako urtea. C1ean bigarren postua eta horrek dakarren zilarrezko domina eskuratu du.
Maila onean dago palista irundarra, larunbatean bigarren bezala sailkatu zen sailkapen proban eta igandean, finalerdietan eta finalea hain zuzen, Zeelanda Berriko palistaren, Jonsen, atzetik 1,82 segunduetara sailkatu zen.
Klara Olazabalen hurrengo erronka Ozeaniako Txapelketa izango da, otsailaren 1etik 3ra ospatuko da Zeelanda Berriko Auckland hirian kokatuta dagoen kanalean, eta bertan, Ander Elosegik ere parte hartuko du.