KLARA OLAZABAL ZAZPIGARREN ETA ANDER ELOSEGI BEDERATZIGARREN ESLALONEKO MUNDUKO KOPAKO LAUGARREN PROBAN

2019/09/03
KLARA OLAZABAL ZAZPIGARREN ETA ANDER ELOSEGI BEDERATZIGARREN ESLALONEKO MUNDUKO KOPAKO LAUGARREN PROBAN

Leipzig hiritik hurbil dagoen Markkleebergeko kanalean jokatu zen Eslalon Olinpikoko Munduko Kopako laugarren proban Santiagotarrakeko bi palistak lehen hamarren artean sailkatu ziren

Pasaden asteburuan Santiagotarrakeko hiru palista Markkleebergeko kanalera bidaiatu zuten Eslalon Olinpikoko Munduko Kopako laugarren proban parte hartzeko, hain zuzen, Klara Olazabal eta Ander Elosegi C1 modalitatean aritu ziren eta Joan Crespo K1ean.

Olazabalek eta Elosegik finalera sartzea lortu zuten eta bertan denboraldiko emaitzarik onenak lortu zituzten: Olazabal zazpigarrena izan zen eta Elosegi bederatzigarrena. Joan Crespok ordea, finalerdietan hamalaugarren postuan bukatu zuen eta beraz, ez zuen finalean lehiatzeko txarteltxoa lortu, lehen hamarren denboretatik hurrun geratu zen.

Datorren asteburuan Pragan Munduko Kopako bostgarren eta azken proba jokatuko da, baina hiru palistak ez dira bertan izango; izan ere, Federazioak erabaki du indarrak Joko Olinpikoetan lehiatzeko aukera ematen duen txartela lortzeko Seu d’Urgallen irailaren 25etik 29ra bitarte ospatuko den txapelketari eskeintzeko.