KLARA OLAZABAL MUNDUKO KOPAKO LEHEN PROBAN BEDERATZIGARREN BUKATU DU

2019/06/17
KLARA OLAZABAL MUNDUKO KOPAKO LEHEN PROBAN BEDERATZIGARREN BUKATU DU

Santiagotarrakeko palistak diren Klara Olazabal, Ander Elosegi eta Joan Crespo Londreseko Lee Valley kanalean eslalomeko munduko kopako lehen proban parte hartu zuten

Lanpetuta ibili dira Santiagotarrakeko palistak pasaden larunbat eta igandean, Londreseko Lee Valley kanalean ur bizien slalomeko Munduko Txapelketaren lehen proba jokatu zuten. Bertara, txapelketarako txartela eskuratu ondoren, Ander Elosegi (C1), Klara Olazabal (C1) eta Joan Crespo (K1) gerturatu ziren.

Hiru palistak txapelketako final erdietara igaro ziren, baina Klara Olazabalek soilik lortu zuen palista onenekin finalean lehiatzea. Finalean, ezinhobe aritu zen eta bederatzigarren bukatu zuen saioa. Ander Elosegik ordea, jeitsiera bikaina burutu zuen, baina igaro beharreko ate bat ikutu ondoren hamairugarren postuan bukatzea behartu zuen, finaletik kanpo utziz. Joan Crespok ere ezin izan zituen final erdiak gainditu eta 23.postuan bukatu zuen saioa.

Esan bezala, Lee Valleyen jokatutakoa munduko txapelketako lehenengo proba izan zen eta datorren astean Bratislavan bigarren probari ekingo diote Santiagotarrakeko hiru palistek.