KLARA OLAZABAL ETA ANDER ELOSEGIK ZILARREZKO DOMINA LORTU DUTE MUNDUKO TXAPELKETAN, JOAN CRESPOK URREZKOA

2019/09/25
KLARA OLAZABAL ETA ANDER ELOSEGIK ZILARREZKO DOMINA LORTU DUTE MUNDUKO TXAPELKETAN, JOAN CRESPOK URREZKOA

Seu D’Urgallen jokatzen ari den Munduko Slalom Piraguismo Txapelketan emaitza izugarriak lortu dituzte gaur patruilen modalitatean

Oso txukun eta fin hasi dute Seu D’Urgallen ospatzen ari den Munduko Slalom Piraguismo Txapelketa Santigotarrak piraguismo taldeko kirolariak. Lehen proban, Ander Elosegiren taldea C1 patruilen modalitatean zilarrezko domina eskuratu du. Lehena talde eslovaquiarra izan da, hiru segundu eta bost ehunenekoen abantaila izan dute. Elosegi, Miquel Trave kataluniarrarekin eta Luis Fernandez galiziarrarekin batera lehiatu da.

Emaitza berbera erdietsi du Klara Olazabalek emakumezkoen C1eko patruilako txapelketan. Nuria Vilarrubla eta Ainhoa Lameiro izan ditu taldekide eta tripulazioa Australiarraren atzetik geratu dira, hiru segundu eta 75 ehunenetara.

Bestalde, Joan Crespok bere modalitatean urrezko domina eskuratu du. Beraz, Slalomeko lehen jardunaldi honetan, Santiagotarrakeko palistak hiru domina eskuratu dituzte.