KLARA OLAZABAL BOSGARREN IZAN ZEN MUNDUKO SLALOM KOPAKO BIGARREN PROBAN

2021/06/23
KLARA OLAZABAL BOSGARREN IZAN ZEN MUNDUKO SLALOM KOPAKO BIGARREN PROBAN

Ander Elosegik eta Joan Crespok ez zuten euren finaletarako sailkatzea lortu.

Joan den asteburuan, Markkleebergen (Alemania) egin zen Slalomeko Munduko Kopako bigarren proba eta bertan Santiagotarrak Elkarteko hiru piraguistek parte hartu zuten: Klara Olazabalek eta Ander Elosegik C1ean eta Joan Crespok K1ean.

Hiruretatik, Klarak lortu zuen emaitzarik onena, finala jokatzeko sailkatu baitzen, eta, bertan, merezitako bosgarren postua lortu zuen. Joanek eta Anderrek ere sailkapen txandak gainditu zituzten eta euren finalaurrekoetan parte hartu zuten, baina bietako binork ez zuen finalean sartzea lortu. Azkenean, Joan hamahirugarren izan zen eta Ander hogeigarren.

Duela bi asteburu, Pragan (Txekiar Errepublika) jokatu zen Munduko Kopako lehen proban ere hiru palistek parte hartu zuten eta orduan ere Klarak lortu zuen emaitzarik onena. Finalerdirako sailkatu eta hamargarren postua erdietsi zuen palista irundarrak. Bestalde, Anderrek eta Joanek ez zuten euren finalerdiak jokatzeko sailkatzea lortu.

Markkleebergenekoa Tokioko Olinpiar Jokoak jokatu aurreko azken lehiaketa izan da Ander Elosegirentzat; Klarak, ordea, C1 modalitatean, Munduko Slalom Junior eta Sub23 Txapelketa jokatuko du Tahcen kanalean, Eslovenian, uztailaren 6tik 11ra.