KLARA OLAZABAL 23 URTEZ AZPIKO EUROPAKO TXAPELDUNORDE
Ostiraletik, Solkanen (Eslovenian) 23 urtez azpikoen slalomeko Europako Txapelketan lehiatu da eta patruiletako modalitatean zilarrezko domina eskuratu du.
Santiagotarrakeko Klara Olazabal palista gaztea Irunera zilarrezko dominarekin lepo gainean bueltatuko da. Ostiraletik atzora arte jokatu den Solkaneko 23 urtez azpiko Europako Txapelketan, patruiletako modalitatean bigarren denbora onena eskuratu zuen. Espainiar estatuko hirukoa Txekiar Errepublikak soilik garaitu ahal izan zuen, 3,85’’ eskasengatik ez zuen Olazabalek urrezko domina eskuratu. Podiuma Poloniako taldeak osatu zuen, proba gauzatzeko Olazabalen taldeak baino hiru segundu gehiago behar izan zituen.
Bakarkako txapelketari dagokionez, Olazabalek ezin izan zuen finalera igaro. Final erdietan 11. sailkatu zen, Gabriela Satokova txekiarrak eginiko denborarekiko 7.49’’ gehiago behar izan zituen. Finalean, Satkovaren herrikidea, Tereza Fiserova, bilakatu zen 23 urtez azpiko Europako txapeldun.