KIROLETIK - SANDRA RAMAJO
2023/05/30
Martxo amaieran jakinarazi zuten Mariño eta Real Unión klubek elkarlanerako akordioa sinatu berri zutela. Hitzarmen honen helburu nagusia Irunen emakumeen futbola sustatzea da, kategoria baxuenetatik hasita, goi mailako kirolera iritsi arte. Mariño kirol elkartetik futbolean emakumeen aukerak zabaltzeko lanean ari den Sandra Ramajo jokalari ohiak elkarlanaren inguruko xehetasunak eman ditu.