KIROLETIK - MIREIA ZUMETA, IDURRE CUESTA ETA EIDER LOPEZ

2022/10/11
KIROLETIK - MIREIA ZUMETA, IDURRE CUESTA ETA EIDER LOPEZ

Mariño klubak denboraldi berria hasi du eta Ohorezko Erregional mailako nesken taldea denboraldiko erronkei ekiteko prest dago. Denboraldi hasiera arrakastatsua izan da, Urolaren aurka 0-3 irabazi dute-eta lehen partidua. Aurten gainera kategorian berritasun bat izango dute, partiduetan epaile laguntzaileak izango dituzte-eta. Idurre Cuestak, Mireia Zumetak eta Eider Lopezek denboraldi berrirako helburuak zeintzuk diren azaldu dute.