KIROLETIK - MAYUMI VOLLEY TALDEA

2024/04/30
KIROLETIK - MAYUMI VOLLEY TALDEA

Mayumi Volley taldea, orain dela urte batzuk indarra galdu zuen kluba, 2023ko irailean hasi zen klubaren jarduera berreskuratzeko ahaleginetan. Emakumeen boleibol taldeak eratzeko deialdia egin eta dagoeneko bi emakume talde dituzte. Otsaileko Kirol Galan Irundarron sarirako izendapena lortu zuten Irunen emakumezkoen bolei talde bat sortzeagatik. Aitor Garcia Mayumi Volley klubeko kideak eta Haizea Garcia eta Enara Mora jokalariek Mayumiren proiektura batzeko arrazoiak azaldu dituzte.