KIROLETIK - MAIDER AIZPURUA ETA ASIER GONZALEZ

2023/09/20
KIROLETIK - MAIDER AIZPURUA ETA ASIER GONZALEZ

2022ko irailean Txingudi Errugbi Kluba erronka berri batean murgildu zen emakume talde bat sortzeko epe ertain edo luzera begira. Aurreko denboraldian hainbat lagunarteko jokatu ondotik, aurten taldea egonkortzea lortu dute eta Txingudi errugbi klubeko nesken taldea ligan ere arituko da. Asun Gamindezekin batera aitzineko urtean taldearen entrenatzailea izan zen Maider Aizpuruak eta Asier Gonzalez entrenatzaile berria nesken errugbi taldearen erronkez aritu dira.