KIROLETIK - IÑIGO CAMARERO
2022/10/20
Txingudi errugbi klubak denboraldia hasi berri du. Klubeko lehen taldea partiduen errutinan murgilduta dago jada. Iñigo Camarero entrenatzaileak azaldu duenez Zaisa Txingudi taldeak Iruñako La Única taldearen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu du. Kategoria txikiagoetan dabiltzan klubeko taldeak ere lanean ari dira. 16 urtez azpiko taldeko Markel Moratinosek eta 18 urtez azpiko Asier Bravok kontatu dutenez gainontzeko taldeak ere denboraldian zehar beraien onena erakusteko prest daude.