KIROLETIK - IKER ETA UNAI AMIANO

2023/03/16
KIROLETIK - IKER ETA UNAI AMIANO

Unai eta Iker Amiano pilotari irundarrek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte azkenaldian. Alde batetik, Iker Amiano Gipuzkoako Txapeldun bilakatu zen pasa den abenduan. Bestetik, Unai Amiano Diario Vasco Txapelketako irabazlea izan zen eta Irungo Kirolaren sarietarako izendatua egon da Irundarron saria jasotzeko. Gainera, bi anaiak Espainiako Txapelketan murgilduak daude orain.