Kiroletik - Gladius esgrima kluba

2025/04/09

Hamar urte beteko dira aurten Irunen Gladius esgrima kluba sortu zenetik. 2015ean lau kiderekin hasi zen klubak egun adin ezberdinetako 25 kirolari ditu. Denbora tarte honetan, pelikuletan ikusi daitezkeenaz harago, Irunen esgrima kirola ezagutarazteko gogor borrokatu dute, interesdun guztiak sablearekin ukitu arte. Alex Prior klubaren sortzaileetako bat eta entrenatzailea denak Gladius klubaren lehen hamarkadaren errepasoa egin digu.