KIROLETIK - AMAIA OLAZABAL ETA HELENE SAGARZAZU

2022/09/14
KIROLETIK - AMAIA OLAZABAL ETA HELENE SAGARZAZU

Aurtengo ETE denboraldia amaitu da eta Hondarribiak Euskotren ligara igotzeko txartela irabazi du. Denboraldi ona egin dute eta neskek merezitako saria irabazi dute. Amaia Olazabal eta Helene Sagarzazu Hondarribiko ontzian arraunean ibili diren bi arraunlari irundar dira eta denboraldiko gorabeherak nola bizi izan dituzten kontatu dute.