Kiroletik - Alaine Aguerralde

2024/09/18

Alaine Aguerralde Bidasoa Atletiko Taldeko kirolaria da. Aurten lehen aldiz Europako Txapelketan parte hartu du 400m-ko hesi lasterketan eta bertan 13. postua eskuratu du. Espainiako Txapelketan proba berean txapeldunorde izan ostean lortu zuen txapelketa horretan parte hartzeko aukera. Atleta irundarrak esperientzia berri hau nola bizi duen kontatu digu, denboraldi berrirako dituen helburuak azaltzearekin batera.