KIROL 2022 JARDUNALDIA OSPATU ZEN OSTIRALEAN FICOBAN
2022/06/21
Bertan, Bi On Be plataforma aurkeztu zuen Igor EmerykPasa den ostiralean, ekainak 17, Kirol 2022 jardunaldia ospatu zen Ficoban. Ongizatea, osasuna eta kirola zuen ardatz ekimenak eta Bi On Be-k, Igor Emeryk sortutako plataforma berriak, antolatu zuen, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eta Real Unionen laguntzarekin.Hiru bloketan banatu zituzten ostiralean ospatutako hitzaldi eta mahai-inguruak. Lehena “Prebentzio eta osasuna kirolean. Mugaz gaindiko eremutik egindako ekarpenak” izenburuarekin, bigarrena “Jarduera fisikoa denontzat eskuragarri. Euroeskualdeko lurraldeen dinamikak” goiburuarekin, hiurgarrena “Goi-mailako kirola. Fugaz gaindiko esperientziak eta politikak” gaiaren inguruan eta laugarrena “Kirola eta jarduera fisikoaren sustapena. Euroeskualdeko ekimenak”. Azken honetan, Igor Emeryk, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, berak sortutako plataforma berria aurkeztu zuen, Bi On Be.Igor Emery berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta ostiraleko jardunaldiaren inguruko balorazioa egin digu, baita plataforma berriaren helburuak kontatu ere.