KAULDI ODRIOZOLAK EBAKUNTZA BEHARKO DU

2021/04/27
KAULDI ODRIOZOLAK EBAKUNTZA BEHARKO DU

Azken asteetan ezker orkatileko mina arindu bada ere, etorkizunari begira, ebakuntza kirurgikoa egitea onena dela erabaki dute talde irundarreko medikuek.

Kauldi Odriozolak ez du denboraldi honetan gehiago jokatuko. Kirofanotik pasa beharko da eskuin orkatilan duen mina sendatzeko. Zehazki, azken asteetan beharrezkoak ziren froga diagnostikoak egin eta gero, jokalari zumaiarrari ezker orkatilan ebakuntza kirurgikoa egitea erabaki dute Bidasoaren medikuek. “Errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea jokalariaren bilakaeraren araberakoak izango direla” adierazi du Ricardo Jimenez medikuak.

Honako hau da Bidasoako medikuak adierazi duena Kauldi Odriozolaren ebakuntzaren inguruan: “Kauldi Odriozola jokalariak azken asteetan izan dituen bi orkatila-bihurketen ondoren, eta irudi bidezko diagnostiko-probak egin eta hainbat espezialistarekin kontsultatu ostean, hurrengo urteetako orkatila horren funtzionaltasuna bermatzeko, ebakuntza kirurgiko egitea egokiena dela ondorioztatu dugu. Beraz, esku hartzeko data zehazteko izapideak formalizatzeko prozesuan gaude une honetan. Uste dugu horrekin arazoak konponduko ditugula.”