Kauldi Odriozola: "Oso harro sentitu nintzen domina eskuratu genuenean"

2022/02/07
Kauldi Odriozola: "Oso harro sentitu nintzen domina eskuratu genuenean"

Kauldi Odriozola, Bidasoako jokalaria, Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan parte hartu zuen urtarrilean. Finalera iritsita, taldeak ezin izan zuen hilabetea borobildu, baina txapeldunorde izan zen eta zilarrezko dominarekin bueltatu zen etxera. Odriozola bera mintzatu da honen inguruan eta Bidasoak bere hitzak bildu ditu bideo batean. Gainera, talde irundarrak aurretik dituen hitzorduez ere aritu da. Hurrengo estekan ikus dezakezue elkarrizketa osorik: