KASTAZ LORTUTAKO GARAIPENA
Bidasoak 28-22 garaitu zuen ordurarte ligan galdu ez zuen Liberbank Cuenca, jokalari garrantzitsu asko min hartuta bazeuden ere, Bidasoak kasta eta borroka espiritua bitartez azken hamar minutuetan sekulako emanaldia eman zuen bi puntuak Irunen geratzeko
Bidasoa Irun: Ledo (15 geldiketa), Crowley (2), Serrano (2), Mancisidor, Rodrigo Salinas (5), Azkue (5) y Seri (2) –hasierako zazpikoa-Orbovic (2), Tesoriere, Da Silva, Renaud (4, 1p), Esteban Salinas (3), Zabala (3).
Liberbank Cuenca: Maciel (10 geldiketa), Dutra (6, 3p), Vainstein (1), Moscariello (2), Ponciano (1), Fekete (2) y Sergio López (1) –hasierako zazpikoa- Marrochi, Suárez (3), Lindblad, Doldán (1), Eskericic (3), Hugo López (2) e Ibáñez (1 geldiketa).
Jacobo Cuetarak partidu gogor bat espero zuen eta hala izan zen. Entrenatzaileak Liberbank Cuenca garaitzeko mirakulu bat behar zutela adierazi zuen, baina mirakulua ez zen agertu, bai ordea Bidasoako jokalarien kasta eta adoera. Partidu osoan atzetik ibili eta gero, azken hamar minutuetan Liberbank Cuenca txikitu zuen Bidasoak, eta indar handiarekin 28-22koa markagailuan bi puntuak Irunen geratu ziren.
Esan bezala, lehen zati osoan Bidasoa beti ere kanpoko taldearen atzetik ibili zen. 2-1koaz ezkero, Liberbank aurretik jarri zen bi goleko errentak hartuz (3-5, 15.minutuan). Bidasoaren entrenatzaileak, Jacobo Cuetarak, hutsartea eskatu zuen, baina cuencarrak berehorretan jarraitu zuten eta hiru goleko distantzia ere eskuratu zuten (6-9, 20.minutuan). Orduantxe Bidasoak norgehiagokako lehen suspertzea izan zuen, gol batetara hurbildu ziren 25.minutuan eta atsedenaldira 11-11koarekin iritsi ziren. Xoan Ledo bikain aritu zen atean, hori izan zen lehen zatiko faktoreetako bat, atezain galiziarrak Dutraren jaurtiketak gelditu ez balitu, kanpoko taldeak distantzia handiagoa izango lukete markagailuan.
Bigarren zatiaren hasiera lehen zatiaren antzeko hasi zen. Liberbank Cuencak neurketako aginte makila zuen, baina zati hontan errentak minimoak ziren, beti gol batekoak. 40.minutuan neurketa 14na berdinduta zegoen, ordutik aurrera iritsi zen Bidasoaren erakustaldia, pixkanaka pixkanaka. Bost minutu pasata bi goleko errenta eskuratu zuten (18-16) eta horretan mantendu zen Bidasoa. Bazirudien Tesorieren bi minutuko kaleratzearekin Cuenca berriz hurbilduko zela markagailuan, baina jokalari bat gutxiagorekin, sekulako kasta erakutsiz 5-2ko partziala lortu zuten azken hamar minutuen. Artalekun eztanda, jokalariak sutan eta bi puntuak Irunen sailkapeneko bigarren taldea 28-22 garaitu eta gero.
Esfortzu amaigabea Bidasoak egindakoa baina azkar arnasa hartu, deskantsatu eta Portugal bidean jarriko dira Lisboako Sportingen aurka Velux EHF Kopako laugarren jardunaldia jokatzeko. Multzoko talderik gogorrena da lisboarra, baina Bidasoa galdu gabe iristen da neurketa horretara eta hala izaten jarraitu nahiko dute. Ikusiko dugu zein izango den taldearen errendimendua min harturiko jokalariak eta asteazkeneko desgastea aintzat hartuz.