JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante taldearekin duen akordioaren baitan, Julen Urruzola eta Xabier Barreto eskualdatuko ditu bertze bi denboraldirako. Azken denboraldian bertan egon dira bi jokalariak hezten.
Julen Urruzola Pagazartundua (Elgoibar, 2002) eta Xabier Barreto Usabarrena (Irun, 2003) jokalariek EON Horneo Alicante taldean lanean segituko dute datozen bi denboralditan, orain arteko lanari eusteko. Urtebete daramate bertan eskubaloi jokalari gisa hezten eta klub horiak aipatu bezala, egonkortasuna bilatzen. Horrela, modu berean segituko dute 2024/25 denboraldira bitarte. Orduan, CD Bidasoak eskubidea izanen du bi jokalariak berreskuratzeko eta Irunera ekartzeko berriz ere.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie Xabier eta Julenek bidasotar gisa erakutsi duten konpromisoagatik eta inplikazioagatik eta zorterik onena opa die beraien ibilbide profesional eta pertsonalean.