JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA GIRO EDERREAN OSPATU ZEN
Hemezortzi haurrek hartu zuten parte duatloiaren lehenengo edizioan
Pasa den igandean, ekainak 19, Juanma Garate Txiki duatloia ospatu zen lehen aldiz Irungo erdigunean. TtipiTtapa paseoarekin hasi eta milia solidarioa lasterketak borobildu zuen ekitaldia, eta giro ederrean joan zen adin guztietarako zuzendua zegoen ekitaldia.
TtipiTtapa helduentzako paseoekin hasi zen eguna Irungo Kolon Pasealekuan. Milia bateko ibilbidea estreinatu ondoren, partehartzaileek tortila pintxoak eta edariak dastatu ahal izan zituzten helmugan.
Honen ondoren, erreleboen proba ospatu zen. Hamabost taldeek hartu zuten parte hemen, zortzi gizonezkoenak eta hiru emakumeenak. Gizonezkoen kategorian, Batmasters taldeak irabazi zuen, Oarsotri Triatloi Taldearen eta Bat Rojo taldearen aurretik. Emakumeetan berriz, Bat Azulek eraman zuen garaipena, bigarren Happy taldea izan zen eta hirugarren, Bat Amarillo. Talde mixtoetan aldiz, Los Muyayosek irabazi zuen, Oarso Team eta Kemen-en aurretik. Eskolartekoen erreleboa azkenik, Bat Blancok irabazi zuen eta bigarren Erain1 izan zen.
Kirol egokituarentzako ere tartea egon zen igande goizean. Bost partehartzaile izan ziren gurpildun aulkien eta handbiken kategorian eta Javi Jaenek irabazi zuen bertan, Alberto Muñagorri eta Joselu Rodriguezen aurretik. Desgaitasun intelektualaren maila berriz, ez zen lehiakorra izan eta BAT-eko lasterkariekin batera osatu zuten milia erdiko ibilbidea.
Eguneko proba nagusiari paso eman zitzation ondoren, Juanma Garate Txiki duatloiari. Lehen aldiz ospatu zen lasterketa hau eta giro ederrean joan zen. Benjamin mailan bi partehartzaile izan ziren, Ademe Barbado eta Aitana Mena, lehenengo eta bigarren postuan geratu zirenak hurrenez hurren. Alebinetan, sei kirolari atera ziren eta hemen, Daniel Diazek irabazi zuen, Lander Caballero eta Iban Villafrancaren aurretik. Emakumeetan, Paula Crespo eta Eunate Cordal izan ziren partehartzaile bakarrak. Azkenik, infantil mailan, hamar atletek hartu zuten parte eta neska bakarra, Elena Cuenca. Hemen, Beñat Etxanizek eraman zuen garaipena, bigarren Lukas Cabezon izan zen eta hirugarren, Iker Elizasu.
Goiza borobiltzeko, ohiko den milia solidarioa egin zuten, Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako elkartearen alde.