JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY REAL UNIONERA AILEGATU DIRA

2024/02/02
JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY REAL UNIONERA AILEGATU DIRA

Aston Villa FC taldetik datoz bi jokalari ingelesak

Real Unionek bi jokalari berri jaso ditu Aston Villarekin sinatutako hitzarmenaren baitan. Josh Feeney eta Tommi O´Reilly jokalariak lehen taldea indartzeko asmotan etorri dira Irunera. Feeney atzean ariko da eta O´Reilly zelai erdian.

Josh Feeney eta Tommi O´Reilly Stadium Galen daude dagoeneko. Aston Villa FC taldetik datoz bi jokalari ingelesak. Lehena atzelaria da eta bigarrena berriz, erdian aritzen den jokalaria. Feenneyk 2021eko uztailean ailegatu zen Aston Villa FC-ra Fleetwood Townetik. Internazionala izan da baita ere, 16, 17 eta 18 urtez azpiko selekzioekin.

O´Reilly berriz, Aston Villa FC-aren harrobian hezia den jokalaria da. Pasa den abenduaren 14an egin zuen debuta Unai Emeryk entrenatzen duen taldearekin. Hain zuzen ere, UEFA Conference Leagueko partidan parte hartu zuen HSK Zrinjski Mostarren kontra, banako markagailuarekin bukatu zen neurketan.