JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek jakinarazi duenez, Josh Feeney eta Tommi O´Reilly jokalariak beraien jatorrizko taldera bueltatuko dira, Aston Villa FC-ra hain zuzen ere. Bi jokalariak utzita etorri ziren urte hasieran talde txuribeltzera, eta orain Ingalaterrara itzuliko dira.
Josh Feeney 2021eko uztailean ailegatu zen Aston Villa FC-ra, Flletwood Town taldetik. 16, 17 eta 18 urtez azpiko selekzioarekin internazionala izan da eta Real Unionekin zortzi neurketa jokatu ditu guztira 2024ko urte hasieratik.
Tommi O´Reilly berriz, Aston Villaren harrobian hezitako jokalaria eta eta Unai Emeryk zuzentzen duen lehen taldearekin pasa den abenduaren 14an egin zuen debuta, UEFA Conference League txapelketako HSG Zrinjski Mostar taldearen kontrako partiduan (1-1). Real Union Ligako bi neurketa jokatuko ditu.
Talde txuribeltzak bi jokalarien profesionaltasuna eskertu nahi izan du eta etorkizunean ere zorte ona opa die.