JOSE MANUEL SIERRA BIDASOAKO ATEZAIN BERRIA
Jose Manuel Sierra atezainaren fitxaketak (Moguer, 1978ko maiatzaren 21a) eskarmentu handia handia eskeiniko dio Bidasoaren atepeari. Munduko eta Asobal Ligetako txapelduna da, baita Friantziako Liga eta Hungariako Ligako txapelduna bilakatutakoa ere.
1992an Elgorriaga Bidasoak Asobal Kopa irabazi zuen Palos de Moguerren, eta 1996an Sierra Bartzelonara joan zen. Palau Blaugranan lau urte eman ostean, Ciudad Real, Valladolid, Paris Saint Germain, Pick Szeged eta Saran Galo taldeetako jokalaria izan da Sacyr Asobal Ligara itzuli aurretik. Datorren denboraldia Sierraren 17. Denboraldia izango da, oraingo honetan, Bidasoaren kamiseta jantzitza.
Jacobo Cuetara Bidasoa Iruneko entrenatzaileak Sierraren "kalitate ukaezina" azpimarratu du: "Atepean eskarmentu handia emango digu. Bikote handia egingo dute Xoan Ledok eta berak, eta oso ondo elkar daitezke. Ate handi bat izango dugula uste dugu, eta horrek etekin handia emango digu ".