JONE OTAÑO: "KLUBA ASKO HANDITU DA ETA ALDAKETAK EGIN BEHAR DITUGU"
2021/12/24
Jone Otaño, piraguista ohia, Santiagotarrak elkarteko prentsa arduradun berria izendatu dute. Klubaren barruan kirol asko daude eta sekzio bakoitzak bere koordinatzailea izan du orain arte. Hala ere, Santiagotarrak taldetik sekzio horiek guztiak batuko zituen irudi bat behar zuen, eta hori Otañok egitea erabaki dute. Berarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta bere lan berriz zein izango den azaldu zigun.Izendapen berri hau garrantzitsua izan da bai zuretzat eta bai klubarentzat ere, ezta?Bai, ardura handia ere, baina bai. Azkenean, kluba asko handitu da urte gutxitan eta gauza asko daude lehen bezala eramaten genituenak, baina aldaketak egin behar dira. Esan dudan bezala, kiloları pila bat ditugu, sekzioetan mugimendu asko, eta guzti hori garrantzitsua da koordinatzea.Zure lana sekzio bakoitzak bere garrantzia izatea eta komunikabideetara errazago ailegatzea da…Bai, sekzio bakoitzean arduradun bat dago eta berak emaitzak eta argazkiak lortzen ditu eta niri bidaltzen dizkit. Nik gero hori guztia bildu eta sare sozialetan argitaratzen dut, baita komunikabideetara bidali ere. Azken asteetako uholdeek kalteak eragin dizkizuete?Ur bizietako sekziokoei dexente kaltetu die. Kableatua eraman du uholdeak eta mendia ere erori egin da. Berriz hasi beharko dugu lanean ahal dugun moduan. Hau dena hasieratik berritu beharko dugu, urte askotako lan guztia urak eraman baitu. Segidan hasiko duzue denboraldia, nola aurreikusten duzu hau?Garai ona izan da łan honetan hasteko, txapelketarik gabe poliki-poliki has gaitezelako dena koordinatzen. Covid-aren inguruan, hemendik aurrera ziurtagiria eskatu beharko dugu gimnasiora eta aldageletara sartzeko. Oraindik Eusko Jaurlaritzatik ez digute ezer gehiago esan, eta ez dakigu nola antolatu beharko dugun dena. Baina, argi dugunean bazkideei komunikatua bidaliko diegu. Hala ere, denak aurrera jarraituko du neurri berriekin bada ere. Ohitura asko hartu ditugu azken urtean eta berdin jarraituko dugu. Lehengo urtean txapelketa guztiak ospatu ziren eta aurten ere. Oraindik federazioetatik ez digute ezer esan, baina orain arte egin ditugu txapelketetan ez dugu neurri berezirik izan.