Jone Laguardiak eta Leire Navaridasek brontzezko domina eskuratu zuten Espainiako distantzia luzeko Txapelketan
Espainiako distantzia luzeko Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Castrelo do Miñon. 5.500 metroko distantzia osatu behar izan zuten partehartzaileek, tartean Santiagotarrak taldeko 16 arraunlarik. Emaitzarik erranguratsuena Jone Laguardiak eta Leire Navaridasek lortutako brontzezko domina izan zen, jubenil mailako lemazain gabeko bikoan.
Bertze emaitzak hauek izan ziren: Anne Martin eta Irati Loyarte laugarren, kadete mailako biko scull-ean; Julen Beltran eta Xabier Payo bostgarren, jubenil mailako lemaizan gabeko bikoan; Unai Arcelus eta Martin Gonzalez bederatzigarren, kadete mailako lemazain gabeko bikoan; Juan Martinez eta Asier Yagüe hamahirugarren, kadete mailako lemazain gabeko bikoan; Luken Solozabal eta Oier Emazabel hamabostgarren, jubenil mailako lemazain gabeko bikoan; Maria Martinez hamazazpigarren, jubenil mailako skiff-ean; Unai Martiarena hamazazpigaren, kadete mailako skiff-ean; Inhar Romano 29., jubenil mailako skiff-ean; Markel Irigoyen 48., jubenil mailako skiff-ean.
Honez gain, Castrelo do Miñoko urtegian erkidegoetako Espainiako Txapelketa ere ospatu zen eta hamar domina eskuratu zituen bertan Euskadiko selekzioan. Talde honekin Santiagotarrak-eko zenbait arraunlari ere aritu ziren lehian: Anne Martin eta Irati Loyarte, bigarren izan zirela kadete mailako lauko scull-ean; Martin Gonzalez eta Unai Arcelus hirugarren izan zirela kadete mailako zortzikoan lemazainarekin; Unai Arcelus bigarren izan zela kadete mailako lemazain gabeko laukoan; Unai Martiarena bostgarren izan zela lauko scull-ean.
Ur bizietako Euskadiko Kopa Irunen
Asteburu berean, Euskadiko bigarren Kopa ospatu zen etxean, Irunen, San Miguelen. Bertan ere Santiagotarrakeko kirolariak izan ziren eta hauek izan ziren emaitzarik erranguratsuenak: Manex Bereau lehen postuan openean; Javier Arruabarrena bigarren senior mailako K1ean; Oier Amiano eta Julen Luna, bigarren eta hirugarren, jubenil mailako K1ean; Xabier Taberna hirugarren beteranoen K1ean; Enara Barrio, junior mailako C1ean; Haizea Celaya eta Maria Garcia, bigarren eta hirugarren kadete mailako C1ean; Julen Luna hirugarren junior mailako C1ean; Enara Barrio, junior mailako K1ean; Maria Garcia eta Haizea Celaya, lehena eta hirugarrena kadete mailako K1ean.
Hurrengo asteburuan Sestao eta Plentzian ariko dira Santiagotarrakeko kirolariak
Heldu den asteburura begira ari dira dagoeneko Santiagotarrak klubean. Aulki mugikorreko arraunlariak Sestaon izanen dira, otsailaren 15ean, Sestaoko jeitsieran parte hartzen. Bertzalde, ur lasaietako saila Plentziara joanen da igandean, otsailaren 16an, bertan ospatuko den Bizkaiko Txapelketan parte hartzera.