JON MORENO ETA INTZA MENDEZ EUROPAKO LEHEN HAMARREN ARTEAN
Europako 23 urtez azpikoen txapelketan, Santiagotarrak Arraun Elkarteko Jon Moreno eta Intza Mendez bostgarren eta zortzigarren postuan bukatu zuten
Sekulako denboraldia burutzen ari dira Santiagotarrakeko palistak eta Europako txapelketan ez dira gutxiago izan. Asteburu honetan Jon Moreno eta Intza Mendezek K1 eta K2an maratoi modalitatean lehiatzen ziren eta emaitza ikaragarriak erdietsi zituzten.
Intza Mendezek Aranjuezeko kide batekin lehiatu zen K2an. 19km-ko proba burutu zuten eta denbora osoan laugarren postua jokatzen ari zen taldetxoarekin ibili baziren ere, porteo batean arazo txiki bat izan ondoren zortzigarren postuan bukatu zuten proba. Tamalez, ezin izan zuten Txinan jokatuko den mundialeko txarteltxoa lortu, baina zortzigarren postua oso harro egoteko modukoa da.
Jon Morenoren kasuan, egin beharrekoa primeran burutu zuen. Ez zuen inolako arazorik izan ezta akatsik egin, lasterketa borobila egin zuen. Lehen bi palistak azkar ihes egin zuten talde nagusia hirugarren postua jokatu zuten. Asko borrokatu ondoren, bostgarren izatea lortu zuen eta honek bai, Txinan jokatuko den Mundialeko txartela lortu zuen.
Gaztetxoak bikain ere
Europako Txapelketaz gain, Santiagotarrakeko palista gazteak Espainiako Promesen txapelketan parte hartu zuten. Domina asko erdietsi zituzten eta emaitza horien bitartez taldekako sailkapenean hirugarren postuan bukatu zuen klubak. 110 klubek parte hartu zuten, beraz emaitza ikaragarria denik ezin da ukatu.
Asteburu honetan Errumanian Mundiala jokoan
Santiagotarrak Arraun Elkarteko beste bi palista Errumanian jokatuko den 23 urtez azpikoen mundilean parte hartuko dute. Nerea Perez 500 metroetako K2an eta K4ean lehiatuko da eta Aitor Gorrotxategi K4ko 500 metroetan arituko da.