JON MADRAZO, BIZKORTASUNA REAL UNIONENTZAT
2020/07/15
Real Union Jon Madrazorekin akordio batetara iritsi da aurrelariak datorren denboraldian talde txuribeltzaren kamisetarekin jokatzeko.
Jon Madrazok 27 urte ditu eta denboraldi baterako sinatu du Real Union taldearekin. Ortuellan jaiotako jokalariak aurrelari edo ezker mutur gisa joka dezake.
Azken denboraldian SD Leioan jokatu du, 26 partida zehazki, eta 25 aldiz irten da hasierako hamaikakotik. Madrazok bi gol sartu ditu eta bi asistentzia eman ditu ligan. 27 urte dituen arren, 2.B mailako hainbat taldeetan jokatu du Madrazok, hala nola, Arenasen, Gernikan, Burgosen eta SD Leioan.