JON IRAZUSTA: "TALDEA EGONKORTZEN JARRAITU BEHAR DUGU"

2022/10/14
JON IRAZUSTA: "TALDEA EGONKORTZEN JARRAITU BEHAR DUGU"
Jon Irazusta, Real Unioneko atezain eta kapitaina, taldeak azken astean eskuratu dituen helburu nagusiez mintzatu da. Txuribeltzek bizi izan duten bolada txarrari buelta eman eta poliki-poliki emaitza onak lortzen ari direla dirudi. Dinamika horretan jarraitzeko, Irazustak adierazi duen moduan, lanean segitu behar dute taldea egonkortzeko. Atezainak "konfiantza osoa" dauka "gero eta maila hobeagoa" emanen dutela zelaian.