JON IRAZUSTA: "INOIZ BAINO GEHIAGO LAN EGIN BEHAR DUGU"

2022/11/04
JON IRAZUSTA: "INOIZ BAINO GEHIAGO LAN EGIN BEHAR DUGU"
Igande honetako partiduari begira dago Real Union eta horren inguruan arituko da Jon Irazusta, taldeko atezain eta kapitaina. Egoera larrian daude irundarrak, sailkapeneko azken postuan baitaude, baina bide horretatik ateratzeko prest daude. "Pertsonalki eta talde bezala inoiz baino gehiago lan egin behar dugu talde hobea izateko", onartu du Irazustak.