JON AZKUERI EBAKUNTZA EGINGO DIOTE

2023/01/03
JON AZKUERI EBAKUNTZA EGINGO DIOTE

Ezkerreko ukondoan duen bursitisa sendatzeko eginen diote ebakuntza Bidasoako kapitainari

Jon Azkue Bidasoako jokalariari ebakuntza txiki bat egingo diote gaur. Ezkerreko ukondoan bursitis infekziosoa du eta hori sendatzeko, kirofanotik pasatu beharko da taldeko kapitaina. Klubak jakinarazi duenez, jokalaria bere errekuperazioaren arabera bueltatuko da kantxara.

Bidasoako kapitainak urteko azken neurketa ofizialean min hartu zuen ezkerreko ukondoan. Kolpe baten ondorioz, bursitis infekzioso bat du bertan eta hau sendatzeko, ebakuntza txiki bat egin beharko diote gaur Donostiako Pakea klinikan. Tratamendu antibiotikoa jaso ondotik, medikuek ukondoaren garbiketa gomendatu dute, higromak kendu eta besoaren funtzionaltasuna berreskuratzeko. Klubak jakinarazi duenez, Azkueren “errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea bere bilakaeraren araberakoak izango dira”.