JON AZKUEK ETA IÑAKI CAVEROK EZ DUTE JOKATUKO GAUR
2022/11/29
Azkuek betazalean min hartu du eta Cavero gripearekin gaixorik dago
Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Jon Azkue eta Iñaki Cavero jokalariak ez dira gaur Danimarkan izanen azken orduetan izan duten arazo fisikoengatik. Bi euskaldunak baja izanen dira gaur EHFko Multzo Faseko laugarren jardunaldian, Skanderborg-Aarhus taldearen kontra jokatuko den neurketan hain zuzen ere.
Alde batetik, Azkue kapitainak kolpe bat hartu zuen betazalean pasa den astelehen arratsaldeko entrenamenduan. Hau dela eta, hiru jostura-puntu behar izan ditu eta beraz, ezin izango da gaur aritu. Eskuin hegaleko irundarra berriz, gaixorik dago gripearekin eta beraz, bera ere baja izanen da gaurko partiduan.