JON AZKUE ETA JULEN AGINAGALDE MIN HARTUTA
C.D. Bidasoak Jon Azkue eta Julen Aginagalde jokalarien osasun egoeraren berri eman du. Biak ala biak min hartuta daude eta, momentuz, ezingo dute beren taldekideekin denboraldi-aurrea burutu.
Klubak jakinarazi duenez, joan den larunbatean jokatutako lagunarteko partidan jasotako kolpearen ostean Jon Azkue kapitainak “kubitoko estiloideak hautsi ditu eta, horretaz gain, karpoko luzatzaile eta flexore erradialen tenosinovitisa, eta zati haragitsuetan edemal ausoa ere baditu”.
Julen Aginagalderi dagokionez Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari zela hartu zuen min: “haustura partziala du eskuin eskuko laugarren hatzaren luzatzailean, eta haustura txiki bat lehen metatartsianoaren oinarrian”.
Datozen egunetan talde irundarreko mediku zerbitzuek jarraipen zehatza egingo diete bi jokalariei eta “errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea bere bilakaeraren araberakoak izango direla” argitu du C.D. Bidasoak.