JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN

2022/08/10
JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN

Atezaina Gijongo Real Sportingetik etorriko da Irunera denboraldi baterako

Real Unionek atzo jakitera eman zuenez, Real Sportingen ari den Joel Jimenezek utzita jokatuko du Aitor Zulaikaren taldearekin. Klub txuribeltza eta atezaina akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, Jimenez Irunen arituko da datorren denboraldian.

Joel Jimenez Gijongo Real Sportingeko harrobian hezitako atezaina da, eta aurreko denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, urtarrilean Cadiz CF-ren aurka jokatutako Errege Kopako neurketan hain zuzen ere.

Avileseko jokalariak bere esker ona adierazi du eskaini dioten aukera honengatik: “Esker onez eta ilusioz aprobetxatuko dut aukera hau, pertsonalki eta kolektiboki hazten jarraitzeko”.