JOAN CRESPOK ASTEBURUA BRONTZEZKO DOMINAREKIN BOROBILDU DU
Bratislavako Munduko Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteko ur-bizietako palistak bi domina eskuratu dituzte.
Patruiletan eta bakarkako lehiaketan domina bana eskuratu dituzte Santiagotarrakeko palistak jokatu berri den Bratislavako Munduko Txapelketan. Ostiralean Klara Olazabalek zilarrezko domina kolkoratu bazuen, atzo, K1 modalitatean, Joan Crespo podiumeko hirugarren mailara igo zen.
Ander Elosegiren lana ere goraipatzekoa izan da. Beti zaila eta lehiakorra den Munduko Txapelketan, C1 modalitateko finalean sailkatzeko indarra izan zuen Elosegik. Hamargarren postua ziurtatuta, finalean txapelketako seigarren denbora onena egin zuen.
Klara Olazabalentzat Bratislavako Munduko Txapelketa gogoangarria izango da. Bakarkako lanean 25.postuan bukatu arren, ostiraleko patruiletako txapelketan, Miren Lazkano eta Nuria Villarrublarekin batera, zilarrezko domina eskuratu zuen.