JOAN CRESPO MUNDUKO EXTREME TXAPELDUN
Slalomeko modalitate berrian, Santiagotarrak Elkarteko Joan Crespo palista Munduko txapeldun bilakatu zen.
Santiagotarrakeko slalomeko palistak Paun Munduko Kopako bosgarren jardunaldia izan dute jokoan. Nahiz eta ohiko txapelketetan finalean sailkatzeko aukerarik ez duten izan, Joan Crespo extreme modalitate berria baliatu du Munduko txapeldun bilakatzeko.
Klara Olazabal C1 modalitatean, finalean sailkatzetik gertu izan zen, baina 13.postuan bukatu zuen lehiaketa. Modalitate berean, baina gizonezkoen mailan, Ander Elosegik 19.postuan bukatu zuen eta K1 modalitatean, Crespo 27. Sailkatu zen.
Emaitzarik onena asteburuko azken unean iritsi zen. Parisko Olinpiadetako modalitate berria izango den extreme lehiaketan, Joan Crespo Munduko txapeldun bilakatu zen. Orain artean, palistak bakarka jeitsierak egitera ohituak bageunden, extreme kategoria berezia egiten duena da aldi berean palista askok, lasterketen gisan, jeitsierak gauzatzen dituztela, denek ateetatik penalizaziorik gabe sartu behar direlarik.Guztien artean, Santiagotarrak Elkarteko Joan Crespo izan zen azkarrena.