JOAN CRESPO ASTEBURUAN NAGUSI
Larunbatean eta igandean Santiagotarrakeko palistak garaipena eskuratu du K1 modalitatean. Ander Elosegik, C1ean, garaipena erdietsi zuen larunbatean eta Klara Olazabalek bigarren postuan bukatu zuen.
Santiagotarrakeko palistak denboraldia hasi berri dute Espainiako Kopako jardunaldiekin. Beti bezala, eskualdeko palistak oso presente izan dira eta bikainak diren emaitzak lortu dituzte. K1 modalitatean Joan Crespo bi jardunaldietan nagusitu da; C1 modalitatean, larunbatean, Ander Elosegik lehen sailkatu bezala bukatu zuen proba eta igandean, bigarren egin zuen. Emakumezkoetan, Maialen Chorrautek agindu du bi egunetan eta Klara Olazabalek, larunbatean, bigarren postua erdietsi zuen.
Larunbateko lehiaketari dagokionez, Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak irabazi zuen K1ean (87″62), Olatz Arregi (88″80) eta Laia Sorribesen (90″59) aurretik. Gizonezkoetan, K1ean Joan Crespo (78″46), Pau Etxaniz (80″83) eta Dario Cuesta (81″83) izan dira bigarren eta hirugarren. Emakumezkoen kanoan, Nuria Vilarrubla (91″29) izan da onena C1ean, eta bere atzetik, Klara Olazabalek (95″21) eta Doria Vilarrublak (96″11) bukatu dute. Gizonezkoetan, Ander Elosegi (83″99), Daniel Perez (84 ″ 20) eta Dani Marzo (86″78) nagusitu dira.
Igandean, K1ean Chourrautek (87″80) irabazi zuen, Laia Sorribesek (90″23) eta Monica Doriak (94″76) egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. K1 mailan Joan Crespok lortu zuen urrezko domina (80″44), Pau Etxanizek zilarra (83 ″ 92) eta Juan Martinezek brontzea (84″35). Emakumezkoen C1 kanoan, Miren Lazkanok lortu zuen garaipena (93″60), bere atzetik Monica Doria (93 ″ 80) eta hirugarren postuan Nuria Vilarrublak (96″94) bukatu zuen. Gizonezkoen C1 saria Míquel Travek irabazi zuen (83″73), eta bere atzetik Ander Elosegi (85 ″ 50) eta Pau Etxaniz (89″45) geratu ziren.