JIPOIA JASO ZUEN HENDAIAKO ESTADIOAK

2020/02/10
JIPOIA JASO ZUEN HENDAIAKO ESTADIOAK
Hendaiako Estadioa 18
26 Aurillac

Aurillac, sailkapeneko bigarrenak Hendaiako Estadioaren kantxa bisitatu zuen eta maisutasun handiarekin 18-26 garaitu zuten etxeko taldea  

Hendaiako Estadioak irabazi gabe jarraitzen du 2020 honetan. Arerio zaila zuen asteburu honetan, sailkapeneko bigarrena den Aurillac taldea eta maisutasun handiz erakutsi zuten zergaitik daude sailkapeneko goiko aldean. 18-26 gailendu ziren kanpoko taldearen jokalariak eta bi puntuak Aurillacera joan ziren.

Sailkapenari dagokionez, Hendaiako Estadioak aurreko asteko egoera berdinean jarraitzen dute, jeitsiera postuetatik kanpo hamargarren sailkatuak dira. 19 puntu dituzte baina ezin dira erlaxatu, izan ere, jeitsiera postuetan dagoen Roques Sur Garonne taldea hiru puntutara soilik baidituzte.