Jipoia jaso du La Rocak Artalekun
BIDASOA: Dejanovic, Cristian, Crowley (10), Beltza (1), Villar (3), Kauldi (5), Zubiria, Muiña (5), Bezbradica, Mouriño (2), Davodovic (3), Azue (3), Gomez.
LA ROCA: Puget, Felez (2), Puig (3), Capdevila (4), Coba (1), Morales, Gesa, Altes, Vaquer (5), Galán (3), García, Castellarnau.
MARKAGAILUA: 2-1, 6-1, 10-2, 11-3, 15-16, 17-9 (atsedenaldia); 20-10, 22-11, 25-12, 28-14, 29-15, 32-18.
Markagailuak utzitako emaitzak ondo adierazten du Irungo kiroldegiko kantxan gertatutakoa. Arratsalde erosoa izan zuen Bidasoa-Irunek, partidaren hasieratik lortutako abantailari esker. Nahai baino lehenago amildu zitzaizkion La Rocari Artalekun irabazteko itxaropenak. 13.minutuan 10-1 irabazten ari zen etxeko taldea, defentsa sendoan oinarritutako jokoari esker. Buruhauste ederrak izan zituen Kataluniako taldeak bidasoarren harresia gainditzeko. Golak jaso, berriz, ezker eta eskuin jaso zituen. Hegaletatik eta kontraerasoan bereziki, Kauldiren, eta batez ere, Crowleyren eskutik. Atsedenaldirako, ia erabakita zegoen norgehiagoka, 17-9ko emaitzarekin.
Balentria itzela behar zuen La Rocak markagailuari buelta emateko. Bidasoak, baina, ez zion halako aukerarik eman. Ez zuen erritmoa moteldu, ez behintzat garaipena erabat ziurtatu arte. Bigarren zatiko 18.minutuan, Davidovicek 28-13koa sartu zuen, La Roca lau minutuz golik sartu gabe egon ondoren. Laster sartu zituen Bolea entrenatzaileak Bezbradica eta Iñigo Gomez, garaipenean parte hartzeko aukera emateko asmoz. Azken txanpak ez zuen interes handirik izan, baina zaleak kontent irten ziren kiroldegitik, taldeak erakutsitako nagusitasunarekin.