Jipoia jaso du Hendaiak Cognac-en

2017/09/26
Jipoia jaso du Hendaiak Cognac-en

Irteera zaila eduki zuen Hendaiak igandean, eta agerian gelditu zen Cognac aurkariarekiko duen desabantaila. Neurketaren hasieran besterik ez zion eutsi, baina 24.minuturako, 13-3 galtzen ari zen. Beste zazpi puntu lortu zituen Cognac-ek atsedenaldiaren aurretik, eta bigarren zatian, jaun eta jabe izan zen.

Zazpi entsegu lortu zituen 40 minutuko tartean. Nagusitasun beldurgarria, Hendaia babesgabe baten aurrean. Fédérale 1eko azken tokian dago Hendaia, eta lehen puntuak eskuratzen ahaleginduko da urriaren 8an Ondarraitzen, Niot aurkariaren kontra (15:00).