JAVI MARTINEZ REAL UNIONEN BI URTE GEHIAGO ARITUKO DA

2019/06/18
JAVI MARTINEZ REAL UNIONEN BI URTE GEHIAGO ARITUKO DA

Aurrelari nafarrak Real Unionekin lotzen zuen kontratua 2021 urtera arte berritu du

Javier Martinez Tabernero (22 urte) bi denboraldi gehiago arituko da Stadium Galen Real Unioneko kamiseta defendatzen. Ezker zein eskuin hegalean arituko daitekeen jokalaria da Martinez eta aurrelari bakar bezala ere jokatu dezake. Jokalari gazte hau aurreko udaran CD Izarratik iritsi zen talde txuribeltzera eta denboraldi honetan 28 norgehiagoketan bi gol sartu ditu, Durangoko Kulturalaren eta CD Vitoriaren aurka hain zuzen. 23 aldiz izan da hasierako hamaikakoan, zortzi aldiz aldatua izan da, hamahiru aldiz irten da aulkitik eta guztira 1.111 minutu jokatu ditu Real Unionen kamisetarekin.