Jardunaldiko ezustekoa eman du Mariñok

2017/02/15
Jardunaldiko ezustekoa eman du Mariñok

Mariño: Laura, Lide, Udane, Uxue, Gorbea, Erkuden, Aneto (Garbiñe 77´), Ane, Lara, Elena (Laura 87´), Mara.

Mulier: Marina, Aitana (Helen 62´), Ines, Lidia, Mariana, Izaskun, Carlota, Maider, Txuki, Ane, Irene.

Golak: 1-0 Aneto (76´).

Ezusteko handia eman du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, Mulier Osasuna klubeko emakumeen taldea menderatuta. Etxean aritzearen abantaila baliatu zuten urdinek igande goizean, sailkapeneko laugarrenari irabazteko. Nafarrei aurre egin eta norgehiagoka serioa osatu zuten irundarrek. Ezinean aritu zen Mulier, Mariñoren sendotasunaren aurrean. Saria amaiera aldera iritsi zen, 76.minutuan. Anetok Elenaren pase luzea jaso eta atezaina gainditu zuen, etxeko taldeari abantaila emateko. Hiru puntuek arnasa eman diote Mariñori, baina borrokan jarraitu beharko du, gori-gori baitako mailari eusteko lehia.