Jardunaldi emankorra izan dute Leka Eneako taldeek
2019/01/13
Garaipen bana eskuratu dute Leka Enea Irun mahai tenis elkarteko talde nagusiek. Superdibisioko mutilek norgehiagoka parekatua izan zuten ostiralean Madrilgo El álamoren aurka. 4-2koarekin Europako postuetan egonkortzea lortu dute irundarrek. Sevillan jokatuko dute larunbatean, sailkapeneko azken tokian dagoen Hispalisen aurka (18:00).
Emakumeen Superdibisioan, Ciudad de Granada hartu zuen Leka Eneak igande goizean. Nagusitasunez menderatu zuen talde andaluziarra (4-1), Olatz Zuazuaren hutsunea nabaritu bazuen ere. Min hartuta dago irundarra. Hurrengo denboraldian Europa mailan aritzeko txartela ematen duen azken postuan daude neskak. Martxoaren 15ean jokatuko dute hurrengo neurketa. Vic hartuko dute Sonia Etxazarretan.