Jardunaldi emankorra izan da Ohorezko Erregionalean
2015/09/23
Etxetik kanpo puntuak biltzea lortu dute Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrek bigarren jardunaldian. Real Union Bk lehen garaipena lortu zuen larunbatean, Oiartzunen aurka. 0-1 irabazi zuten irundarrek Karla Lekuonan. Hondarribiak 2-2 berdidu zuen Ordizian, baina garaipenaren zaporea du puntuak. 95.minutuan sartu zuen bigarren gola Iñigo Fernandez Barrenak.
Andoaingo Euskalduna hartuko dute berdeek larunbatean Hondartzan (16:30). Norgehiagoka hasi aurretik omenaldia egingo diete San Miguel Liga irabazi duten arraunlariei. Union Bk etxetik kanpo jokatuko du berriro, Hernaniren aurka, larunbatean Zubipen (18:00).