Jardunaldi borobila izan da Ohorezko Erregionaleko derbiaren ondorengoa

2015/11/17
Jardunaldi borobila izan da Ohorezko Erregionaleko derbiaren ondorengoa

Ohorezko Erregionalean ari diren bi talde bidasoarrek irabazi dute 10.jardunaldian, derbiaren ondorengoan. Hondarribiak Donostian irabazi zuen larunbatean, Martuteneren kontra (1-2). Hirugarren garaipena du segidan, eta azken bederatzi puntuek sailkapenean gora eraman dute. Bosgarren postuan daude berdeak, bigarrenak baino hiru puntu gutxiagorekin. Oñatiko Aloña Mendi hartuko dute asteburuan Hondartzan.

Real Union Bk Errenteriako Touring mendean hartu zuen larunbatean Stadium Galen (1-0). Roteta anaien arteko lehia izan zen entrenatzaileen artean. Filial txuribeltzak hamalau puntu ditu orain, eta sailkapenaren erdian dago. Azkoitian ariko da asteburuan, Anaitasunaren aurka.