Jardunaldi bikaina izan dute Superdibisioko taldeek
2019/01/02
Garaipen argi bana eskuratu zuten asteburuan Superdibisioan ari diren Leka Enea elkarteko bi taldeek. Jokalari bakar batek ere ez zuen partidarik galdu. Mutilek 4-0 irabazi zuten ostiralean Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan, Clínica Colina Burgosen kontra. Neskak etxetik kanpo aritu ziren larunbatean, Asturiasen, eta 0-4 menderatu zuten Aviles aurkaria. Sailkapenari dagokionez, hurrengo urtean Europa mailan aritzeko eskubidea ematen duten postueta daude Leka Eneako taldeak. Seigarren dira neskak, eta bosgarren mutilak.
"