JAMES WRIGHT REAL UNIONGO ATEZAIN BERRIA

2024/08/20
JAMES WRIGHT REAL UNIONGO ATEZAIN BERRIA

Jokalari ingelesa utzita etorri da Aston Villatik Irunera

James Wright da Real Uniongo jokalari berria. Ingalaterrako atezain gaztea utzita ailegatu da Aston Villatik Irunera eta bertan ariko da heldu den denboraldi guztian.

Manchester Cityren eta Evertonen harrobietan hazia, Wright Aston Villara ailegatu zen 2021/22 denboraldian. 2023/24 ikasturtean berriz, klubeko bigarren taldean aritu zen atezain. Honez gain, lehen taldearekin neurketa bat jokatu zuen pasa den denboraldian, hain zuzen ere, UEFA Conference Leagueko finalerdietako joaneko partidua. Udan zehar, Unai Emeryren aginduetara egon da lehen taldearekin, eta Estatu Batuetan izan da haiekin.

James Wright Irunera ailegatu da Real Unionek eta Aston Villak duten hitzarmenaren baitan.