JAKUB SLADKOWSKI BIDASOAKO JOKALARIA IZANEN DA DATOZEN BI DENBORALDIETAN

2023/03/08
JAKUB SLADKOWSKI BIDASOAKO JOKALARIA IZANEN DA DATOZEN BI DENBORALDIETAN

Poloniarra eta Bidasoa aurre-akordio batera iritsi dira eta horren arabera, bertze bi urtez luzatu ahal izanen du jokalariak bere kontratua

CD Bidasoak eta Jakub Sladkowski jokalariak aurre-akordio bat sinatu berri dute eta, horren arabera, poloniarrak talde irundarrean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Bere herrialdeko junior selekzioarekin aritzen den piboteak gainera, bertze bi denboraldiz luzatzeko aukera izanen du, lehen eta bigarren taldearekin parte hartuz.

197 zentimetroko altuera eta 104 kiloko pisua duen jokalaria da Sladkowski. Gornik Zabrze talde poloniarran jokatzen du gaur egun eta pasa den denboraldian Poloniako Liga txapelketan lehen taldearekin debuta egin zuen. Piboteak jubenil mailako Europako txapelketa jokatu zuen pasa den udan ere, Montenegron, eta ohikoa da junior mailako selekzioaren deialdietan, baita gazte mailakoan ere, bere izena ikustea.

Bidasoa gazteen prestakuntzan erreferentea da estatu mailan eta horren erakusle da azken urteotan, Gorka Nieto, Eneko Furundarena, eta Julen Mujikarekin egindako lana, bertzeak bertze. Hondarribia Eskubaloi klubarekin ere elkarlanean dabil eta hori ezinbertzekotzat jotzen du klub irundarrak lan hau garatzeko. Jakub Sladkowskiren fitxaketarekin, Julen Aginagalderen kirol-zuzendari lanak ere bertze balio bat hartzen du, Bidasoa nazioartean aritzen diren gazteak erakartzeko gai dela erakusten duelako.